XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Marseillara heltzean egundoko ezustearekin aurkitu zen Rikardo:

soldaduak garraiatu behar zituzten itsasuntziak iritsi gabe zeuden.

Orduan Rikardok inguruko merkatariei alokatu zizkien untziak.

Flotak Italiako kostaldean zehar nabigatu zuen Messinarantz, Sicilian.

Han zain zeuzkaten atzeratu ziren garraiountziak.

Felipe Erregea ere zain zegoen, Lur Sainduetarantz ateratzeko irrikitan.

Haizeak ordea, ez zuen beraien alde jotzen eta itsasoratu bezain laster berriro porturatu behar izan ziren.

Bi kristau gudaloste handiak harrapaturik zeuden beren helburutik ia hamabi mila kilometrotara.

Cyprerantz irten baino lehen, Rikardok arau zorrotzak ezarri zituen bere soldaduen artean portaera ona begiratu zedin.

Esate baterako, bidaian zehar beste bat hiltzen zuen gizona hildakoaren gorpuari loturik botako zuten itsasora; bere lagunak iraintzen zituenak zilarrezko ontza bat ordainduko zuen.

Gerlak bere arriskuak zekartzan, borroka hasi baino lehenago ere.

Kanpamenduak ez ziren osasuntsuak, sarri zikintasunez beterik eta gaixotasunen iturri ziren.

Ogia eta ura urdindurik edo usteldurik zeuden askotan.

Ibilaldi luzeek eta zaldi gaineko galapada amorratuek nekaturik eta ahiturik uzten zituzten gizonak.

Oso gizon sendo eta indartsua izan arren, egun osoan dardarka eta ikara eginez zeukan sukar gaizto batek Rikardo ere hartu egin zuen.